lunes, 26 de octubre de 2009

Gernika


Orain dela 70. urte inguru Francok ta Hitlerrek frogatu ein zuten Gernikan II Munduko Gudan erabiliko ziren armak... Hemen dauz beramonaren gutun bat...

"Pakean!Pakean bizi giñan, bai. Lan da lan bizi zan gure eria. Lan da lan, bere semeen onari begira, begire aurerapenari begira. Lan da lan, bere izaerari eutsi naiean, legezko azkatasuna legez lortu naiean.
Gau beltz batean- antziñana lez, antziñako atzeritar bilaua gure eriz jabetu naiean etori oi zanenan lez- gudazantzoak entzun ziran eri bare eta paketsu ontan. Eta antziñan lez, euzkoa, oinperatzera eztozkien aurean, itxartu zan! jeiki zan! zutitu zan!
Gudate ez dute sortu gudariak, ez gizonak, ez arerioak; eria, jaunak, eria zapaldu nai dute; eria erail; eria aztakatu.
Baina eri ori, bere uri, basetxe eta jauregiak ondatuaz birintzea ere, ez da aski. Orek ezin ase nonbait gure arerioa. Eri ori, ume doakabeak, emakume gaxoak eta apaiz otxanak erailaz birintzea, aurtzaroa, amatasuna esta jakintza erailaz deuseztutzea, ez da aski. Orek ezin ase nonbait, odol egariz da tozen atzeriko aranoak; ezin ase egorik ez dutelako, bele beltzen gixa ondakiñak eta ezurak jan- usaiean dabiltzan españar izeneko oiek.
Eri oren muña, eri oren izaera, eri oren odola, eri oren anima zapaldu bear. Eta oretako, Gernika´ra etori zitzaizkigun. Gernika´ra!. Euzko-gogoaren kutxara; mendeak zear, eusko izaeraren adierazle izan dan uria. Eta gau batez, neronen begiz ikusi nuen, alako maitasunez maite genuan uria, su-ta-gar, eretzen, kiskaltzen, ileri biurtzen; txaututa ez etxe ez ondasun gelditu ziran gernikaren aurean; ez gogokutxa, ez batzareri gelditu giñan euzkótarren aurrean".

No hay comentarios:

Publicar un comentario